Zuhaitz Eguna ospatzeko puzzle erraldoia egingo dute Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 3a, 12:59

Martxoaren 5ean, Zuhaitz Eguna ospatzeko, puzzle erraldoi bat osatuko da Sopelako udaletxeko plazan edo frontoian (oraindik zehaztu gabe dago), udal arduradunek jakinarazi dutenez. 400 zati ezberdin ditu eta horiek Ander Deuna eta Zipiriñeko ikasleen artean banatu dira otsailan zehar, ume bakoitzak tokatu zaion zatia margoztu eta larunbat honetan, 17:00tatik aurrera, monitore batzuek neska-mutilek margoztutako zatiak jasoko dituzte eta horiekin horma-irudia egingo dute. Gainera, euren zatia ekartzen ez duten umeek ez dute zertaz keskatzerik izango, margozteko mahai batzuk jarriko baitira. Puzzle erraldoia udaletxeko sarreran egongo da ikusgai martxoaren 7tik 13ra.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun