Emakumeen Mundu Martxa aurkeztuko du bihar Berangon Bilgune Feministak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 3a, 18:53
Aurten 2005. urteko Emakumeen Mundu Martxa ospatuko da. Martxaren hasiera eta lehenengo erreleboa martxoaren 8an izango da Brasilen, eta Euskal Herritik maiatza aldera helduko da. Martxaren helburua emakumeon eskubideen aldarria egitea eta mundu osoko emakumeon artean egin dugun Eskubideen Karta (gazteleraz) aurkeztea da. Ekimen mundial horren berri emateko eta edozein kezka, proposamen eta galdera entzun eta erantzuteko tartea zabalduko da Berangoko kultur etxean bihar arratsaldeko 8etan egingo den aurkezpenean.
Harremanak:

627 393 549 (Ane, Bilgune Feminista) edo aneabarrategi@huhezi.edu
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun