Gora Leioa gaztea! Martxoaren 12an Gazte Eguna Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 3a, 19:45
Gazte aisialdirako Leioako Kraska gazte konpartsak martxoaren 12an (larunbata) gazte eguna ospatuko dugu berriz ere. Pasa den urtean lehenengo Gazte Eguna burutu genuen, Leioako ehundaka gazte parte hartuz eta gazteria kultura, musika, kirola, artea... sortzeko gai garela erakutsi genuen, gazteon aisialdi eredutik abiatuta. Aurten, berriz ere, burutzen ditugun ekimen askoren erakusketarako esparrua bilakatu nahi dugu Gazte Eguna; hots, gazteon kultur sorkuntza agerian uztea eta eredu izatea liratezke helburuak. Gazte Eguna proiektu bati egotzita dago eta aurten Korrikari gure laguntza emango diogu, euskara eta euskal kultura bultzatzea gure helburuak direlako.
Hartara, hemen duzue aurtengo egitaraua:

Gazte Azoka
(Osasun zentruko plazan eta Tigre plazan)

10:30etik aurrera:
- Zilarra
- Margoak
- Kolektiboen materiala (aldizkariak, diskak…)
- Bisuteria
- Zeramika

11:00etatik aurrera:
- Graffiti eta mural egileen topaketak.
- Serigrafia tailerra.

11:30etik aurrera:
- Malabaristen topaketa.

Haurrentzako gunea
(Tigre plazan)

11:00etatik aurrera:
- Umeentzako jolasak.

Goiz osoan zehar:
- Barra txikia sagardo eta txistorrarekin.
- Musika, gunea alaitzeko.

Dantza gunea
(Tigre plazan)

- Euskal dantzen erakustaldia.

Gazte kirola
(Barandiaran Bekoa ikastetxeko jolastokian)

10:30etik aurrera:
- Futbitoa (kanporaketak, 20 minutuko partiduak talde desberdinen artean).

10:30etik aurrera:
- Bertso pilota txapelketa (Betiko eta Sakonetaseko pilota eskolak, eta partiduan zehar bertsolariak).

12:30etik aurrera:
- Herri kirolak.

Gazte bazkaria
(Barandiaran bekoa ikastetxeko jolastokian)

14:30etik aurrera:
- 200-250 pertsonentzako bazkaria.
- Antzerki emanaldia.

17:00etan:
- Tinbaleroak kale animaziorako herri guztian zehar.

Gazte kontzertuak
(Plaza gorrian)

18:00etatik aurrera:
- Leioako gazte musika taldeak (Jarraitu, R13, Ultima Neurona, Aljazzera, Kaskarreko, Ke Tesnukas, Deskiziados, Pabellon 314, Cadena de Water).

21:00etatik aurrera:
- Bideo emanaldia.
- Musika emanaldiaren jarraipena eta Erromeria.

Harremanak:

Zuriñe: 655 722 622
Alaitz: 615 006 103
kraska@gaztesarea.net

Kraska Gazte Konpartsa
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun