Asko eta asko izan ziren atzo Euskaltzaindira elkartu ziren euskaldunak. Kultura, politika, sindikalgintza
Arlo guztiak egon ziren ordezkaturik korrika 14ren aurkezpen sozialean.
Aurkezpenaren ondotik, 32 minutuko korrika-bideoa ikusteko aukera izan zuten gonbidatuek eta tartean barreak eta amaieran txaloak izan ziren Unai Iturriagak idatzitako gidoiarekin IKB enpresak egin duen bideoarentzako.
Arrakastatsua izan zen oso aurkezpena eta lagun eta ezagun asko elkartu ziren AEK eta Korrikaren inguruan, Euskaltzaindian.
Aurpegi ezagun asko
Nola ez Andres Urrutia euskaltzainburua izan genuen anfitrioi ere eta Jose Luis Lizundia euskaltzaina ere han egon zen. Hedabideetako ordezkari asko elkartu ziren bertan: ETBko zuzendari Bingen Zupiria, Garako zuzendari, Josu Juaristi, Garako zuzendariorde Martin Garitano, EKTko administrazio kontseiluko presidente Josean Lizarribar, EKTko administrazio kontseiluko idazkari Juanmari Larrarte, Bizkaia Irratiko zuzendari Dorleta Alberdi
Sindikatuetako ordezkariak ere bat egin zuten ekitaldian. Han izan ziren ELAko idazkari Jose Elorrieta eta Leire Txakartegi eta LABeko idazkari nagusi Rafa Diez eta Itziar Lopategi.
Jaurlaritza Hezkuntza sailburuorde Abel Ariznabarretak ordezkatu zuen bai eta Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Goenaga eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara sustatzeko zuzendari Gotzon Lobera. Haien ondoan izan ziren, besteak beste, EAJko EBBko hezkuntza arduradun Make Olano eta Eako idazkari nagusi Unai Ziarreta.
Kultur arloko lagunak ere izan ziren bertan, jakina. Han ikusi genituen Unai Iturriaga, Paddy Rekalde, Iñigo Muguruza, Imanol Garaizabal, Mikel Martinez, Afrika Bibang