Burgosera - Fredi Paya / bertsolaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 4a, 11:37

Gure herrian borreroek biktima bihurtzeko erraztasun ikaragarria dute zenbait agintari eta herritarren konplexuei esker. Hauts ugari astindu du Bertendonan itxialdian dauden irakasleen kasuak. Sei urteetan 2.HEa lortzeko gai izan ez direlako. Arrazoi posible bi baino ez zaizkit bururatzen egoera horretara heltzeko: ez dute ikasi gura izan ala adimen urritua dute. Bata zein bestea lanpostua galtzeko pisuzko argudioak. Are gehiago irakaskuntzan behar egiten dutela jakinik.

Hizkuntz eskubideen ikuspegitik begiratu dio zenbaitek istiluari, ni XXI. mendeko lan merkatuarenetik azaltzen ahaleginduko naiz. Debatea hozte aldera.Egungo ekonomia etengabe aldatzen den ingurunean garatzen dabil. Aldaketak abiadura ikaragarrian ematen dira eta egokitzeko gaitasunik erakusten ez duen oro merkatutik at geratzen da. Lan munduan bizirik irauteko etengabeko ikasketa prozesuan inplikatu behar du langileak. Jarrera proaktiboaren bidez. Eta irakasle hauek, sei urteko epe erabat erosoa izanda ere, ez dira merkatura egokitzeko gai izan. Erdaldun zein euskaldun langile ez gaituak dira. Ez dute lekurik irakaskuntzaren lan merkatuan. Are gutxiago diru publikotik bizitzeko.Spencer Johnsonen Who moved my cheese? liburua gomendatuko nieke hauei irakasleoi. Bilbotik Burgoserako bidaian irakurtzeko moduko liburutxo argigarria. Ia han espabilatzen diren.

Berria egunkarian 2005eko martxoaren 4an argitaratutako iritzia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun