Sei gazte aske geratu dira, baina Aiboa Casares ez dago horien artean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 4a, 12:49
Fiskalak espetxealdia 126 egunez luzatzeko eskaria atzera bota du Espainiako Auzitegi Nazionalak eta, ondorioz, aske utzi dituzte 18/01 Jarraia-Haika-Segi auzian epaituak izaten ari diren Igor Ortega, Olatz Dañobeitia, Olatz Carro, Ugaitz Elizaran, Garazi Biteri eta Garikoitz Etxeberria. Behin behineko espetxealdi epea agortuta daukate dagoeneko. Izan ere, igandean, martxoaren 6an, beteko dira lau urte atxilotu eta espetxean sartu zituztenetik. Egiten ari zaien epaiketa aretoko aulkietan jarraitu ahal izango dute, presoentzat prestatuta dagoen kaiolaren barruan egon beharrean. Aiboa Casares astrabuduarrak (argazkian), berriz, "arrain-ontzian" ez ezik, kartzelan ere jarraitu beharko du oraindik.
Gaurko saioa amaitu eta gero, ez dute espetxera itzuli beharrik izango, eta haien senide eta lagunekin Euskal Herrira etortzeko aukera izango dute Igor Ortega, Olatz Dañobeitia, Olatz Carro, Ugaitz Elizaran, Garazi Biteri eta Garikoitz Etxeberria gazteek.

Haikaren aurkako auzian auzipetuko sei gazte aske geratu dira (Gara)

Sei gazte aske utzi dituzte, eta "kaiolatik" kanpo daude auzitegian (Berria)


Gaiaren inguruko berriak:

Madrilen epaituak izaten ari diren gazteei eskaini zien Abra saria Oihana Bartrak (2005 Ots 28)

Epaituen aldeko ekimenetan parte hartzeko deiari uko egin dio Zarraoak, "batera" joateko eskatu eta gero "jipoiak baino ez" daudelako (2005 Ots 25)

Areetako kanpaldia eteteko agindua berarena izan zenik gezurtatu du Zarraoak (2005 Ots 25)

Aiboa Casaresen askatasuna aldarrikatu dute Astrabuduan (2005 Ots 18)

Hizkuntz eskubide bermerik gabe deklaratu zuen atzo Aiboa Casares astrabuduarrak (2005 Ots 18)

Gazteen aurkako epaiketak salatzeko itxialdia egingo dute Leioako campusean (2005 Ots 15)

Arazo handiak sortu dira itzultzailearekin Haika eta Segiko kideen epaiketan (2005 Ots 15)

Oraindik ez du deklaratu Aiboa Casares astrabuduarrak (2005 Ots 14)

Elkartasuna adierazi diete Getxoko udaletxe aurrean Haika eta Segiko auziperatuei (2005 Ots 11)

Jarrai-Haika-Segi epaiketa hasi egin da (2005 Ots 11)

Ertzaintzaren jarrerari "harroputza" deritzo ezker abertzaleak (2005 Ots 11)

Ertzaintzak Jarrai-Haika-Segi sumarioaren kontra Areetan egindako kanpaldia desalojatu du (2005 Ots 11)

Segik protestaldiak burutu zituen atzo PSE-EEren egoitzen aurrean (2005 Ots 09)

Eskualdeko kontzentrazioa antolatu du ostiralerako 18/98+ ekimenak (2005 Ots 08)

Aiboa Casares Astrabuduako Segiko kide presoa elkarrizketatu du UK aldizkariak (2005 Ots 08)

Ostiralerako atzeratu da Haika-Segi epaiketa (2005 Ots 07)

Bi orduko atzerapenarekin hasi da Haika eta Segiko kideen kontrako epaiketa (2005 Ots 07)

Bederatzi dira 18/98 eta ondoko sumarioetan epaituko dituztenak Uribe Kostan (2005 Ots 04)

Haika eta Segiko auziperatuek biderkatu dute Uribe Kostan duten sostengua (2005 Ots 04)

Jarrai-Haika-Segi sumarioari buruzko "hainbat irregulartasun" on-line (2005 Ots 03)

Astelehenean hasiko da Casares eta Jarrai-Haika-Segiko beste 41 kideren kontrako epaiketa (2005 Ots 03)

Jarrai-Haika-Segi auzia mintzagai izango da etzi Algortan (2005 Ots 02)

Uribe Kostako hainbat bizilagunen babesa jaso dute Haika eta Segik (2005 Ots 02)

Gazte Abertzaleak taldeak bere elkartasuna adierazten die Haika eta Segiko kideei (2005 Ots 01)

Gazte auzipetuen aldeko atxikimendu biltzea egingo dute internet bidez (2005 Ots 01)

Erasoei hortzak erakutsi! (2005 Urt 15)

Haika-Segi sumarioaren aurka ehundaka gazte manifestatu dira Astrabuduan (2005 Urt 14)

Institutuko zuzendaritzak geldialdia egiteko eskubidea urratu du (2005 Urt 14)

"Gazte eta errebelde jarraitzeko" deia egin dute Leioako campusean (2005 Urt 13)

Segik eskualdeko manifestazioa deitu du ostiralerako (2005 Urt 11)

Casaresentzat 14 urteko eskaera egin dute "Segi-Haika" auzian (2005 Urt 04)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun