Horretaz gain, obra tarteetan arreta handiagoa jartzeko, seinaleak jarraitzeko eta, bereziki, abiadura muga ez gainditzeko gomendioa egin die gidari guztiei Ertzaintzak. "Arreta handiz gidatzea beharrezkoa da, aipatu guneetan aldaketak egon daitezkeelako obrak aurrera joan ahala", azaltzen dute.
290 arau-hauste
Astelehenean eta asteartean 290 gidarik jaso zuten salaketa, abiadura muga gainditzeagatik; zaindutako ibilgailu guztien %7,4, Herrizaingo Sailetik helarazitako datuen arabera. Normalean, %2 eta 3 artean izaten omen dira salaketak. Legedia eskuan hartuz, isuna eta gida-baimena kentzea dakar horrek.