Datozen egunetarako ekitaldiak Erandion:
Kantagunea:
Martxoaren 10ean, eguena, La plaza (Eguz) tabernan. Orreagan Korrika hasiera egun horretan izango dela ospatzeko, tabernaz-taberna kantatzen abiatuko gara, La plaza tabernan hasita 19:30ean. Bolanderak ere botako ditugu Korrika bertan hasiko balitz bezala.
Korrika afaria
Martxoaren 12an, zapatua, Goikolanda eskola berrietan.
Afari goxoa 15 euroren truke, hauxe duzue menua: arrain zopa, ahuntza eta tarta. Musika, kantuak, zozketak... Sarrera erosteko azken eguna martxoaren 8a izango da, eta jadanik salgai daude hainbat lekutan: Erandiolandako taberna bietan, ileapaindegian, Elordui eta Pinubarri tabernetan, Goiherriko ileapaindegia eta Katea tabernan. Hasi, 21:30ean hasiko da, bukatu, batek daki.
Korrika eguna
Martxoaren 19an, zapatua. Eguerdiko 12:30etik aurrera Erandio eta Astrabuduako plazan umeentzako jokuak eta taillerrak egongo dira: txistulariak eta dantzak Astrabuduan, erraldoiak eta gaiteroak Bekoan. 14:30ean otzararen zozketa, txitxiburduntzia, fanfarriak
16:00etan guztiok gasolinora euskararen alde korrika egiteko prest.