Aukera Guztiak hautesle-elkarteak aldatu behar izan du Areetan sinadurak batzeko lekua. Izan ere, Gimeno Gomez Lafuente notaritzak aurreko egunean jakinarazi zuen bi notarioen oporrak eta lan eskerga handia zela-eta ez zutela jarraituko Aukera Guztien aldeko sinadurak batzen. Horren aurrean, plataforma zibilak inguruetako beste notaritzengana jo du, eta atzo eta gaur Reina Maria Cristina notaritzan aritu da sinadurak batzen, Maria Kristina Erreginaren kalea. Aldiz, astelehenetik aurrera Areetako Kale Nagusian dagoen Ruiz Santaflorentina notaritzan jasoko dute herritarren babesa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.