Jendetzak egin dio harrera Korrikari Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 4a, 23:01
Erandioko Korrika Batzordeak eginiko deiari erantzunez, 200 pertsona baino gehiago batu dira Erandioko Udal Azokan arratsaldeko 19:30etik aurrera Korrikaren 14. edizioaren berri izateko. Fito Ramirez Escuderoren margoen artean, Aizkoa Olabarrieta ipuin kontalaria (argazkian, oholtzaren gainean), AEKk prestatutako bideo-aurkezpena, korrika dantza, bertsoak eta, zelan ez, ardoaz lagundutako mokaduren bat, eduki dituzte aurrez aurre erandioztarrek entzun, ikusi, dastatu eta parte hartzeko. Ez dira gutxi izan, gainera, aurreko edizioetako petoak ekarri dituztenak ezta petoen faltan Korrikako materiala bertan erosi dutenak. Korrika Batzordeak gogoratu duenez, asko dira hurrengo egunetarako prestatu dituzten ekitaldiak, tartean Korrika kantaldia, Korrika afaria eta Korrika eguna.
Gaiaren inguruko berriak:

Arratsaldean aurkeztuko dute Korrika Erandion
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun