Zarraoaren dimisioa eskatzeko "auzokideek" deitutako kontzentrazioaz baliatuko da Ermuko Foroa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 4a, 23:03

Areetako Ondategi kalean segurtasun neurriak areagotzea eskatzeko asmoz, "auzokideek" bihar ordu batetarako Getxoko udaletxe aurrean deitutako elkarretaratzearekin bat egin du Ermuko Foroak. Deialdiaren aurkezpenean Gotzone Mora PSE-EEko zinegotziak egin bezala, Iñaki Zarraoa alkatea (argazkian, atentatuaren egunean) joan den larunbateko manifestazioan parte hartu izana ere salatu nahi dute plataforma konstituzionalistako kideek. Prentsa ohar baten bidez iragarri dutenez, udal buruaren dimisioa eskatuko dute, “Zarraoa: Desprecia a las víctimas y jalea a ETA. Dimisión" lelotzat hartuz. Marisa Arrue Getxoko PPko zinegotziak ere bertan egongo dela jakinarazi du.

Gaiaren inguruko berria:

Segurtasun handiagoa eskatzeko elkartuko dira udaletxe aurrean Ondategiko bizilagunak (2005 Mar 02)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun