Presoak gose greban egongo direla, Frantziako Fleury espetxera antolatu dute martxa, martxoaren 19an, "Presoak bizirik, status politikoa orain! lelopean. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Uribe Kosta eskualdean gutxienez hiru autobus bete nahi ditu. Autobusak18an abiatuko dira, 20:00ak inguruan eta ohiko lekuetan eman beharko da izena.
Harremanetarako:
http://oihua.webgune.net
e-posta: info@barrutik.org
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) abian jarritako "borroka iraunkorreko dinamikaren" barruan, gaur hasi da zazpigarren eta azken txanda. Oraingo honetan Uribe Kostako 13 euskal preso politiko egongo dira itxita: Urdulizko Andoni Muñoz (Langraitz) eta Iñaki Bilbao (Zuera); Itzubaltzeta / Erromoko Iñaki Gonzalo (Dueñas); Endika Lejarzegi (Aranjuez), Arkaitz Goikoetxea (Navalcarnero), Txetxu Fernandez (Martutene), Marian Perez del Rio (Martutene) eta Aimar Hidalgo (Aranjuez); Sopelako Olga Sanz (Zuera), Jose Mari Tokero (Teruel) eta Txabi Moreno (Zuera); Berangoko Martin Etxegarai (Zuera) eta Leioako Pagoa Zulueta (Aranjuez). Hamar egun barru, itxialdiaren azken txanda amaitzerakoan, gose grebari ekingo diote presoek martxoaren 15etik 26ra arte.