Erandio parean kontrola galdu eta farola baten aurka jo zuen atzo auto batek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 7a, 20:31
Atzo arratsaldeko lehenengo orduan Itsasadar Eskuinaldeko hainbat udalerritan eroritako txingor-zaparrada gogorrak eragin latzak izan zituen Abantzadatik zihoazen autoentzat. Hainbat gidarik euren kotxeen kontrola galdu eta errepidetik kanpo geratu ziren. Hala ere, Erandio parean, Bilborako bidean zihoan 'Rover' markako automobilaren jabeak jasan zituen kalterik handienak. Arratsaldeko lauak baino apurtxo bat beranduago, farola baten kontra jo zuen eta ia bitan zatitua gelditu zen ibilgailua. Barruan zegoen 30 urteko gaztea atera ezinik geratu zen burdinen artean harrapatuta. I.B.M. Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten osasun zerbitzuek, Artatzako suhiltzaileek burdin-pilatik atera ostean.
Beste hiru ibilgailuk errepidean gurutzaturik gelditu ziren Abantzadako zati horretan, kolpe txikiagoak jaso eta gero. Horiek paretik kendu arte, auto-iladak sortu ziren eta Ertzaintzak egon behar izan zuen bertan trafikoa bideratzen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun