Emakumeen astean zinema eta antzerki saioa antolatu dituzte Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 7a, 21:38

Leioako Udal Gizarte Zerbitzuek antolatuta, martxoaren 8an eta 9an, zinema eta antzerki saio bana egongo da Kultur Leioako auditorioan, emakumeen astearen barruan. Bihar bertan ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, "Marida Querida" pelikula eskainiko dute 12:00etatik aurrera. Etzi, berriz, "Todas hijas de su madre" antzezlana egongo da ikusgai, 18:30etik aurrera, Kafe Huts taldearen eskutik. Bi saioak dohainik dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun