Eskualdean hamaika modu Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 7a, 22:03
Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospakizuna eta aldarrikapenak uztartzeko aukera paregabea dela argi eta garbi dago Uribe Kosta eskualdean bihar egongo diren ekitaldiak ikusita. Hainbat udalerrietako kultur etxeek antolatutako solasaldiak, zinema emanaldiak eta antzerki saioak alde batera utzi gabe, jardunaldia mahainguruan eta dantza artean ospatzea erabaki dute emakume elkarte gehienek. Algortako Bilgune Feministak, berriz, Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera deitu du. Azkenik, aipatzekoa da baita, Udal Berdintasun Arloak antolatuta emakumeek euren osatuko duten horma-irudia. (Argazkian, Sopelako Itzartu taldeko kideak herriko jaietan).
Hona hemen UKBERRIk bildu dituen ekitaldietako batzuk:

Algorta:

- Getxoko Udaleko Berdintasun Arloak emakumeen parte-hartzea ardatz izango duen jarduera antolatu du, 9:00etatik 14:00etara arte. Hain zuzen ere, margozten lagundu nahi duten emakume guztiek osatutako 8 x 2,40 metroko horma-irudia egingo dute Algortako Getxo Antzokian.

- Algortako Bilgune Feministaren eskutik irratsaio berezia Koska irratian. Halaber Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera deitzen dute: 19:30etik aurrera, Arriagatik abiatuta.

Barrika:

- "Martxoaren 8aren jatorria-hizkuntza sexista" hitzaldi-solasalditxoa, kafea eta sorpresak, 17:30etik aurrera, Udal Liburutegian.

Berango:

- Kalejira komiko eta poetikoa Sabino Arana kaletik 19:15ean abiatuta Kultur Etxera. Ondoren, txokolatada guztiontzako.

Erandio:

- Egunotan egingo dituzten XV. Kultur Topaketen harira eta aipatu jardunaldiak Emakumeen Nazioarteko Egunarekin lotuz, bazkaria eta dantzaldia prestatu dute Artxandako El Leon jatetxean Erandioko Emakumeen Elkarte Sozio-Kulturaleko kideek. Autobusak Erandioko metro geltoki ondoan hartuko ditu emakumeak, 14:00etan, bertara joateko.

Gorliz:

- Emakumeek egindako zein emakumeak gaitzat duten liburuen erakusketa egingo da Gorlizko Kultur Etxean. 18:30ean, berriz, "Emakumea eta giza aldaketa. Estresa kontrolatzeko teknikak" izenburuko hitzaldia eskainiko dute erakusgelan ere bai.

Leioa:

- Leioako Udal Gizarte Zerbitzuek antolatuta, "Marida Querida" pelikula eskainiko da 12:00etatik aurrera. Dohainik da emanaldia.

Sopela:

- Itzartu emakumeen kultur elkarteak IX Tarta Lehiaketa antolatu du, sari banaketa izango da eta dantza egongo da, 18:00etatik aurrera Kultur Etxean.


Gaiaren inguruko berriak:

Emakumeen astean zinema eta antzerki saioa antolatu dituzte Leioan (2005 Mar 07)

Gorlizen liburu erakusketa eta hitzaldia izango dira martxoaren 8ko ekitaldien ardatza (2005 Mar 07)

Mahainguruan eta dantza artean ospatuko dute martxoaren 8a Erandioko emakumeek (2005 Mar 03)

2005eko martxoaren 8a: Emakumeon eskubideak borrokatuz, Euskal Herria martxan (2005 Mar 02)

Emakumeen Kultur Astea antolatu du Itzartu elkarteak (2005 Mar 02)

Autodefentsa ikastaroa antolatu dute Berangoko Emakumeen Jardunaldien barruan (2005 Mar 02)

Hilabete luzea emakumeentzat eta emakumeek egindako jarduerez beteta (2005 Mar 01)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun