Askatasunak jakinarazi duenez, Topaseko espetxean dituzten euskal preso politikoei zazpi asteburutako zigorra ezarri die espetxeak egindako 10 eguneko "txapeoagatik". Hain zuzen ere, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) abian jarritako txandakako itxialdien bostgarren txandan parte hartu zuten, otsailaren 14tik 23ra, Algortako Iñigo Otazua 'Oti' eta Sopelako Urko Labeaga tartean daudela. Horretaz gain, biharkoan, martxoak 8, txapeoa egingo dute joan den astelehenean Montevideon (Uruguay) hil zen Juanjo Urrutiaren errefuxiatu politikoaren heriotza salatzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.