Asteazken honetan (martxoak 9) 12:00etatik aurrera, indiar jatorrizko Gurinder Chadha zuzendariaren "Quiero ser como Beckahm" filma ikusteko aukera egongo da Leioako EHUko campuseko Areto Nagusian. Lana Erresuma Batuan ekoiztua izan zen 2002an. Izan ere, Londresen bizi da Chadha eta filmaren gidoia ere berak egindakoa da, Guljit Bindra senarrak eta Paul Mayeda Bergesek lagundu zioten idazten. Lehen aipaturiko urtean, Locarnoko Zinemaldian (Italia) ikusleen saria jaso zuen. Bestalde, esan behar da BBCko erreportari bezala lanean hasi zen Chadhak beste hainbat luzemetraien egilea dela: Bhaji on the beach eta What´s cooking?, besteak beste. Biharko emanaldia dohainik da joan nahi duten guztientzat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!