Hezkuntzan parekidetasuna suspertzea biharko hezkidetza tailerren helburu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 8a, 20:55

Ikasle Abertzaleak eta Bilgune Feminista eragileen elkarlanari esker, asteazken honetan (martxoak 9) egingo dira Leioako EHU campusean, 12:00etatik aurrera, hezkidetza tailerrak. Aurkezpen egunean, Oihana Llorente IAko eledunak adierazi zuenez, "hezkuntza sisteman parekidetasuna lortzeko metodologia didaktikoa da hezkidetza". "Neska eta mutilentzako baliogarria izango den pertsona eredu berria" bultzatzea dutela helburu, "gizonezko zein emakumezko estereotipo tradizional eta zaharkituak albo batera utziz", azaldu zuen.

Gaiaren inguruko berriak:

Datorren asteazkenean izango dira hezkidetza tailerrak Leioako campusean (2005 Mar 02)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun