Castro Urdialeseko 50 urteko A.P.M.LL. bizilaguna zauritua gertatu zen atzo gidatzen ari zen autoak Bizkaiko Zubiko zutabe baten kontra jo zuenean, Areetan. Gizona Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuen DYAko anbulantziak. Neguri aldean goizean gertatutakoa ere ez zen gutxiagorako izan. Zugatzarte etorbidea eta Areetako kaia banatzen dituen hezia apurtu eta bertoko lorategietara erori zen beste ibilgailu bat. Bi metroko altuera dago kaiko pasealekua eta errepidea artean.
Getxoko Udaltzaingoaren iturrien arabera, baliteke gidariak autoaren kontrola galtzea galga zapaldu beharrean lozagiari eragin ziolako, semaforoa gorri iragan ostean. Larrialdi zerbitzuek eraman behar izan zuten tipoa hainbat haustura zituelako.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.