Getxoko Udaleko Berdintasun Arloak egindako deialdiarekin bat eginez, dozenaka emakume elkartu dira goizean Algortako Getxo Antzoki parean, 20 metro koadro inguruko horma-irudia margozten laguntzeko. Patirke Arenillas da horren egitea eta berak zuzendu ditu lanak. Bere hitzetan, "Noeren arka bailitzan", ilargia eskuetan daukan andra "serio eta duina" ikus daiteke margolanean. "Mundu berri batean lehorreratzeko, emakume guztiok igo gintezkeen ontzia irudikatu nahi izan dut", Arenillasek adierazi duenez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!