Berriro ere aldatu dute Areetan Aukera Guztientzako sinadurak batzeko tokia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 9a, 13:56

Sinadurak batzeko arazoak izaten jarraitzen du Areetan Aukera Guztiak hautesle-elkarteak. Horri babesa ematera joan den lagun batek UKBERRIri jakinarazi dionez, Ruiz Santaflorentina notaritzara (Kale Nagusian) joan eta Gimeno Gomez Lafuente izenekora (Eskoletako plazan) bidali dute izenpea ematera. Dagoeneko, aste eskasean, hirugarren aldia da sinadurak biltzeko tokia aldatzen dutena. Dena den, martxoaren 11a bitartean epea amaitu arte, ez da ziurra azken notaritza hau definitiboa izango denik.

Gaiaren inguruko berriak:

Areetan sinadurak batzeko arazoak izan ditu Aukera Guztiak taldeak (2005 Mar 04)

Aukera Guztiak (2005 Mar 03)

Getxoko udaletxean ere batuko ditu sinadurak Aukera Guztiak hautesle-elkarteak (2005 Mar 02)

Areetan eta Algortan batuko ditu sinadurak Aukera Guztiak hautesle-elkarteak (2005 Ots 28)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun