Bai Euskarari Ziurtagiria sustatzeko publizitate kanpaina abian da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 9a, 12:49

Donostiako Kursaalen Bai Euskarari Ziurtagiriaren ekitaldi nagusia egin ondoren, Ziurtagiria sustatzeko publizitate kanpaina jarri du abian Kontseiluak. Kanpaina horren helburua Ziurtagiria ezagutaraztea eta prozesu horren barruan sartu nahi duenak ze urrats eman beharko lituzkeen adieraztea da. Publizitate kanpainarako iragarki bat diseinatu eta egin da. Karlos Argiñano sukaldariak parte hartu du iragarkiaren grabazioan. Iragarkia telebistarako, irratirako, prentsa idatzirako eta webguneetarako prestatu da.

Argiñanoren Zarauzko jatetxean egin zen telebistako iragarkiaren grabazioa. Grabazio horretan Bainet produktorak parte hartu du, eta iragarkiaren muntaian eta post-produkzioan, berriz, Irusoin produktora aritu da. Prentsa idatzirako diseinatutako iragarkiak Gasteizko Dalvez Argitarazleak enpresak egin ditu. Azkenik, bannerra Plazaguneak egin du.

Euskal Herriko hainbat komunikabide ari dira parte hartzen Bai Euskarari Ziurtagiriaren publizitate kanpaina honetan laguntzaile gisa. Iragarkia on line ikusi edota publizitate kanpainaren komunikabide laguntzaileak ezagutu nahi izanez gero, www.baieuskarari.org webgunera jo behar da.

Gaiaren inguruko berriak:

Bai Euskarari Ziurtagiria heldu da Uribe Kostara atzo Kursaalen banatutako ziurtagirien bidez (2005 Mar 04)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun