Euskadi eta Gaztelaren arteko harremana adieraziko du eskultura batek Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 10a, 20:16

Iturribide eta Ikea Mendia auzoen artean jarriko duten eskultura abstraktua "Euskadi eta Gaztelaren arteko harremanen adierazle" izango da, Karmelo Sainz de la Maza Leioako alkateak adierazi duenez. Hori erosteko 68.590 euro emango ditu udal erakundeak, "El Correo Español" egunkariak jakinarazitakoaren arabera. Aipatu artelana maiatzearen 15ean, hau da, San Isidro egunean egingo den ekitaldian inauguratuko dute. Bertan, Leioako Udaleko eta gaztelar komunitateko ordezkariek parte hartuko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun