Martxoaren 11ko deialdiekin bat egin du Sopelako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 10a, 23:02

Orain urtebete Madrilen izandako atentatuek eragindako biktimei elkartasuna adierazteko asmoz, erakunde publikoen aurrean batzera deitu du Eusko Jaurlaritzak eta deialdiarekin bat egin du Sopelako Udalak. "Hil ziren 192 lagun gogoratu nahi ditugu. Izan ere, gure oroimenean egongo da betirako hondamendi eta minik handiena sortzeko asmoz, martxoaren 11an burutu zuten ekintza terrorista", adierazi dute udal arduradunek. Eguerdiko hamabietan izango dira kontzentrazio isilak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun