Eta hain justu euskara zabaltzeko konpromisoa hartu zuen AEK-ko irakasle talde batek hartu du Korrika 14ren lehenengo lekua: orain dela 25 urte Pirinioetan sortu zen lehenengo AEKren eskolan euskara eskolak ematen hasi zen irakasle taldeak.
Hasiera ekitaldiari dagokionez, antolatzaileek adierazi dutenez, Gasteizkoaz gainera, Korrikaren hasierarik jendetsuena izan da. Iparraldetik ere jende asko hurbildu da Orreagara. Gainera, eguraldia lagun hasi du Korrika 14k bidea. Elurrez inguratutako ibilbidean zehar hasi da Korrika, baina zeru urdin-urdinarekin.
Ostiral honetan Iparraldera iritsiko da Korrika. Hauxe izango da ibilbidea: Donibane Garazi (07:04) , Maule (11:30), Donapaleu (14:19), Hazparne (17:41), Kanbo (18:33), Uztaritze (19:31), Baiona (21:02), Miarritze (23:12), D.Lohitzune (01:22), Senpere (03:26).