Azti-Begia irratia sortzeko konpromisoak eskatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 11a, 14:03

Azti-Begia elkarteko Iñaki Altuna eta Koldo Castañeda prentsa aurrean agertu ziren atzo (martxoak 10), irratia sortu ahal izateko beharren eta hartu beharreko konpromisoen berri emateko. Agerraldian azaldu zutenez, Euskal Herriko hainbat eragilerekin bildu dira dagoeneko. Finantzaketari dagokionez, herri finantzaketa zein erakundeen diru laguntzak lortzeko kanpaina abiatuko dute aurki.

Irratia sortzeko engaiamendu eske hasiko da Azti-Begia (Berria)

Gaiaren inguruko berriak:

Martxan da Azti-Begiako webgunea (2005 Urt 27)

Euskal Herriko irrati nazionala sortzeko elkartea aurkeztu dute (2005 Urt 24)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun