Eskola-porrota arintzeko hezkuntza egitasmoa abian jarriko dute Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 11a, 21:42

Bizkaian aitzindaria den gizarte eta hezkuntzan esku-hartzeko egitasmoa finantzatuko du Erandioko Udalak, ikasleen eskola-porrota ekiditeko. Bereziki lehen hezkuntzako azken bi ikasturteetako eta bigarren hezkuntzako lehen bietako neska-mutilei begira prestatu dute egitasmoa eta hezkuntza ziklo horiek ematen dituzten Astrabuduako Inazio Aldekoa ikastetxea osatzen duten bi zentroek parte hartuko dute horretan. Deustuko Unibertsitateko Pedagogia Sailak koordinatuko du Bultzatzen egitasmoa.

Metodologia aktiboa oinarritzat hartuz, eskola orduetatik kanpoko jarduerak garatzen ditu Bultzatzen programak, udal arduradunek adierazi dutenez. Horrela, ikasleek merienda izango dute lehenengo, gero etxerako lanak egiten jarduteko, izango duten ikasketa orduan. Azkenik, aisialdiko jardueretan murgilduko dira; eskulanak, jolasak eta sukaldaritza tailerrak, hurrenez hurren. Eguneroko saioaren amaieran, parte hartzen duten ikasleek auto-ebaluazioa egingo dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun