Udondo-Erandio hodi-biltzaileak 12.500 biztanleen ur zikinak hartuko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 11a, 22:03
Gaur goizean inauguratu dute Leioako Udondo eta Erandioko Asua auzoetatik doan 3.400 metro luzeko Udondo-Erandio hodi-biltzailea. Ibaizabal itsasadarra eta Udondo eta Asua erreketara ur-zikinak botatzen diren 58 toki ezabatuko dituzte horrela. Izan ere, Erandioko inguru horretako uren kalitatea hobetu nahi du Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoak, Itsasadar Eskuinaldean garatuko duen saneamendu azken egitasmoari esker. Guztira, 12.500 biztanle ingururi emango dio zerbitzua.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun