Joan den edizioan bezala, talde alemanak izan dira ugarienak, eta ondoren, Espainiakoak, Danimarkakoak, Norvegiakoak, Holandakoak, Frantziakoak, Belgikakoak eta Poloniakoak. Gainontzekoak, Errusia, Finlandia, Ingalaterra, Suedia, Txekiar Errepublika, Estonia, Austria eta Hungariatik heldu dira, besteak beste.
Talde Lehiaketako irabazleak 3.000 euro eta CD baten edizioa lortuko ditu; bigarrenak 1.200 euro eramango ditu; eta bakarlari onenak 600 euro irabaziko ditu. Halaber, irabazleak Getxo Jazzeko azken jardunaldian joko du, bai eta Hoeilaart (Belgika) eta Ibizako jazz jaialdietan ere, ekitaldi horiekin sinaturiko akordioari esker.
Lau taldek lortu dute txartela Getxoko Nazioarteko Jazz Jaialdiko XXIX. edizioko Talde Lehiaketako finalean parte hartzeko. Getxo Jazz uztailaren 1etik 4ra bitartean izango da aurten. Felix Fromm Sextett (Alemania), Motif (Norvegia), Frank Wöste Trio (Frantzia) eta No Limit (Eslovakia) taldeak dira Talde Lehiketako finalean izango direnak. Aukeraketa fasea gainditu behar izan dute lau taldeek; guztira, Europako 18 herrialdetako 86 taldek hartu dute parte fase horretan. Orain arte izan den partaidetzarik handiena izan da aurtengoa, Getxo Jazzeko antolakuntzako iturriek adierazi dutenez. (Argazkian, Errusiako Jazz Sextet of Rostov 2004ko irabazleak).