Gizonezkoa atxilotu dute Erandion kontzesionario bateko autoetan lapurtzen saiatzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 14a, 13:10

Indarrez lapurtzen saiatzea leporatuta, JA.J.J. Erandioko 33 urteko bizilaguna atxilotu zuen larunbat gauean Ertzaintzak. Altzaga auzoko kontzesionario batera sartu zen gizona, polizia iturrien arabera, bertan zeuden automobilen barruan osteko. Gertaerak 23:20ak aldera izan ziren. Dei batek ohartarazita, aipatu enpresara abiatu ziren ertzainak. Bertara heldu zirenerako kontzesionarioko zinpeko zaindariak atzemanda zuen dagoeneko ustezko lapurra, Sartzeko modu bakarra enpresa inguratzen duen hesia igotzea zela egiaztatu ostean, JA.J.J. atxilotzea erabaki zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun