Txakurra erreskatatzeko, uretara bota zen gizon bat larunbatean Getxoko Kirol Portuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 14a, 13:43

Hipotermia izateko zantzuak zituelako sorotsi behar izan zuen gizonezko bat larunbat arratsaldean Gurutze Gorriak, Getxoko Kirol Portuan zegoela, uretara eroritako txakurra erreskatatzen saiatu eta gero. Larrialdi zerbitzuei lekukoek edierazi zietenaren arabera, 17:30 baino lehenago izan zen ezbaharra. Animalia ito beharrean zegoela ikusita, surf ohola eskuetan zeramala bota zen uretara gizona eta horren gainean saiatu zen txakurra erreanimatzen. Azkenik, Gurutze Gorriak atera behar izan zituen biak uretatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun