Aipagarria da, kolektibo honen lan baldintzak arautzen dituen akordio hau, kolektiboan ordezkaritza duten sindikatu guztiek izenpetu izana. Halaber, kontuan hartu behar da Hitzarmen hau dela 1996tik hona EHUn sinatzen den lehenengo Lan-Hitzarmena.
LAB, EILAS eta ELAren iritziz, edukien artean aipagarriak dira honako hauek:
- Ekintza-plan baten bidez datozen bi ikasturteren buruan Unibertsitate Eskoletako Irakasle Kolaboratzaile eta Interinoen urteko irakas-zama 36tik 30 kreditutara murrizteko konpromezua.
- 2005eko bigarren hiruhilabetean kontratu partzialak osokoak bilakatzeko irizpideen negoziatzeko konpromezua.
- 2005ean bi fasetan arduraldi partzialeko soldaten proportzionaltasuna ziurtatzen duen konpromezua.
- Baina, kolektibo honetarako oso garrantzitsua eta azpimarragarria da, Hitzarmen honetan Unibertsitatea ikasturte honen amaiera baino lehen Irakasle Kontratatuen Plantilaren Kontsolidazio eta Egonkortze-Plana negoziatzera konprometitu izana.
- Eta gainera, honekin batera, unibertsitatean negoziazio sindikalaren fase hau mamitzen duen konpromezua, irakasleria osoaren ordainsarien hobekuntza negoziatzekoarena dugu.
Hitzarmen honetan sinaturiko hobekuntzak kontratu administratiboa duten irakasleei ere aplikatzeko, asteazkenean bertan, ELA, EILAS eta LAB sindikatuok Irakasleen Errektoreordeari eskatu genion, funtzionario arloko Mahai Sektoriala lehenbailehen bil dezala.
Egungo irakasle kontratatuen egonkortasuna eta EAEko Irakasleria ez-unibertsitarioaren ordainsariak erreferentzia minimotzat harturik, EHUko irakasle guztientzat ordainsarien hobekuntza errebindikatzen dugu ELA, EILAS eta LAB sindikatuok eta, negoziatzeko ordua da dagoeneko. Hiru sindikatuok ez dugu onartuko negoziazio sindikalik gabeko Hezkuntza Saila eta Unibertsitatearen arteko inolako akordiorik.