Presoen aldeko itxialdi-baraualdia bihartik aurrera Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 15a, 21:27

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) astearte honetan hasitako gose greba mugagabearekin bat eginez, itxialdi-baraualdia egingo dute asteazkenetik aurrera. Leioako EHUko campusean. Joan den astean, Deustua, San Mames eta La Casillako Presoen Aldeko Taldeek (PAT) antolatutako mobilizazioei (argazkian, osteguneko manifestazioa Bilbon) jarraipena emanez, "presoen status politikoa eta horiek Euskal Herriratzea" aldarrikatzeko hainbat ekintza burutzen ari dira egunotan Leioako campusean. Martxoaren 17an, ostegunean, emango zaiei amaiera horiei, 12:00etan Kafetegi Nagusitik abiatuko den manifestazioaren bidez.

Astelehenean eman zitzaion hasiera presoen aldeko asteari Leioako campusean. Kartel, panel, horma-irudi, panfleto eta abarrekin unibertsitatea presoen inguruko informazio zabal eta anitzaz betetzeaz gain, ekintza eta jarduera ugari daude antolatuta (hitzaldiak, bideo emanaldiak...). Honako hau da ondorengo egunen egitaraua:

Martxoak 16, asteazkena:

- Itxialdi-baraualdiaren hasiera EPPKren gose grebarekin bat eginez.
- 8:30etan, kontzentrazioa zubi zuriaren aurrean.
- 11:30ean, kontzentrazioa "Euskal Presoak Euskal Herrira! Estatus Politikoa Orain!!" lemapean.
- 13:00etatik 15:00etara, kontzentrazioa Ostalaritza Eskolan.
- 18:00etan, bideo emanaldia kafetegi nagusian.

Martxoak 17, osteguna:

- 8:30ean, kontzentrazioa.
- 10:30ean, "Euskal Preso Politikoen eskubideak" hitzaldia Iñaki Goioaga abokatuaren eta Mitxel Sarasketa preso ohiaren eskutik.
- 12:00etan, manifestazioa Kafetegi Nagusitik abiatuta.

Sarrikoko presoen aldeko asteak emango die jarraipena hauei.

Harremanetarako:

Leioako PAT: leioa@pat-eh.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun