Zerbitzuen sektorearekin lotutako jarduerak daude lehen postuan. Izan ere, enpresa sortu berrien ehuneko 69 izan dira, kapital sozialaren ehuneko 72 ordezkatzen dute eta 9 enpresa gehiago sortu dira.
Urteko lehenengo bi hilabeteetan sortutako 329 zerbitzu-sozietate berrietatik, 130 ondasun higiezinen gaineko jarduerei eta enpresentzako zerbitzuei dagozkie, 94 merkataritza-sektorekoak (handizkakoak zein txikizkakoak) eta ibilgailuak konpontzeko sektorekoak dira, 46 zerbitzu publiko edo pertsonalekoak, 26 finantza-artekaritzan dabiltza, 20 ostalaritzakoak dira, eta beste 13, berriz, garraio eta komunikazioetakoak.
Eraikuntza eta industria
Eraikuntzaren sektorean 96 sozietate berri sortu dira urteko lehen bi hileetan, hau da, 2004ko urtarrila-otsailean baino 23 gehiago. Dena den, Bizkaian sortutako konpainia guztien ehuneko 20 dira, eta kapital sozialaren ehuneko 27 ordezkatzen dute. Enpresa bakoitzeko batez besteko kapitala 149.629 eurokoa izan da.
2005eko lehenengo bi hilabetetan sortutako sozietateen ehuneko 9,5 industriaren sektorekoak dira, hots, kapital sozialaren ehuneko 1,1 ordezkatzen dute. Sektorearen batez besteko kapitala 13.334 eurokoa izan da enpresa bakoitzeko. Izan ere, 42 manufaktura-enpresa sortu dira, eta horietatik 11, metalen transformaziorako industriari dagozkio.