Dei batek Asuako errepidean istilu bat zegoela ohartarazita, bertara abiatu ziren udaltzainak eta gazte bilbotarra atxilotu zuten, ondoren, Adin Txikikoen Fiskaltzaren esku utziz. Anbulantzia batek Gurutzetako erietxera eraman zuen gazte getxoztarra eta zauriak sendatu ondoren etxera itzuli zen.
Bestalde, arratsaldeko azken orduetan, I.M.E. 20 urteko Leioako auzokidea identifikatu zuen Getxoko Udaltzaingoak, Areetako Mesedetako kaleko supermerkatu batetik zenbait gauza lapurtu eta jakaren azpian izkutatu ondoren. Gau eta Eguneko Epaitegia jakinaren gainean jarri dute epaiketa arina egin diezaiotela.