Banatuko diren informazio-orrietan, alde batean, birziklatutako materialekin egiten denari eta hauekin lortutako onurak eta energi aurrezpenari buruzko datu nagusiak ematen dira; eta beste aldean, antzara joko berezia eskaintzen zaie etxeko gaztetxoenei, “birziklatu ahal izateko materiale ezberdinak bereizten lagundu behar dutela” gogorarazten diena. Udalerriko ikastetxeetan ere banatuko den eskuorrian, Getxoko Udalak zein enpresekin egiten duen lan, birziklatzeke dauden materialeek jarraitzen duten prozesua, materiale bakoitzeko edukiontzi kopurua eta birziklatze prozesu zuzen bat lortzeko jarrera egokienak zehazten dira, besteak beste.