Txikitan ama eta aitarekin irtetzen nintzen Erromora Korrika ikustera. Urteen poderioz gero eta jende gehiago hurbildu da errepide ertzera euskara bultzatzeko. Behintzat badirudi belaunaldi erreleboa heldu dela, eta gero eta gaztetxu gehiago ikusten da Korrikan.
Aurten euskaldunberriak omenduko dituzte. Meritu handia daukate! Nik zortea eduki dut aita euskaldunzaharra delako eta ikastolara joan naizelako, baina zorte hori ez dutenak eduki? Guraso asko eta asko ematen dute izena AEKn beraien seme-alabekin hitz egin nahi dutelako euskaraz, euskaraz bizi. Nire gelan guraso gutxik zekiten euskaraz, bost edo askoz jota. Baina batzuk ekin zioten euskara ikasteari eta gaur egun oso ondo hitz egiten dute.
Ni ere bai! leloa aukeratu dute. Gure seme-alabek bai, auzokoak bai, irakasleek bai, baina gu ere bai euskaraz egin behar dugu.
Ni ere bai! Zuk zergatik ez?
P.D: Oskorriren kantu ezagun bat gogora ekarrita:
ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituela?