Getxon denok korrika!

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 17a, 18:06
Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Martxoaren 19an goizeko 8:30ak inguru KORRIKA sartuko da gure herrian. Oraingo honetan 13 kilometro izango dira guztira Areeta, Itzubaltzeta / Erromo, Neguri, Algorta eta Getxon zehar. Herri honetako eta besteetako kultur eta kirol elkarteen babesa eta laguntzarekin bi urtero Korrika martxan jartzen dute. Zertarako da hau guztia? Euskara bera eta horren erabilera indartzeko egunetik egunera. AEKko euskaltegi sarerik gabe hau ez zen posible izango. Hemendik laguntza eskertzen dizuet eta larunbatean Getxon denok korrika!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun