Standa erabiltzea dohainik izango da. Hala ere, azokan parte hartu nahi duten artisauek honako hauek bete beharko dituzte:
- Eskulangileak izan beharko dira. Hortaz, Jarduera Ekonomikoen Zergan (JEZ) horrela izena emanda daudela frogatzen duen agiria aurkeztu beharko dute.
- Jardueraren curriculuma aurkeztu beharko dute. Baita erakutsiko dituzten lanen argazkiak ere.
- Eskaerak dauden postuak baino gehiago badira, Sopelako artisauek izango dute lehentasuna, eta ondoren Bizkaikoek.
- Begirunez hartuko dira kolektibo zehatz batzuk, irabazi asmorik gabeko elkarteak kasu.
Sopelako Kultur Arloak urtero antolatzen duen artisautza azoka (argazkian iazko edizioa) gai zehatz bati buruzkoa izango da aurten, imitaziozko bitxien eta osagarrien ingurukoa alegia. Maiatzaren 7an ospatuko da feria, Larrabasterrako Urgitxeta plazan, 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:30era. Parte hartu nahi duten artisauek apirilaren 22a baino lehen egin beharko dute eskaera, posta elektronikoz (kultura@sopelana.net) edo posta arrunta bidez (Sopelako Udala - Kultura Arloa / Sabino Arana, 1 / 48600 Sopela). Bakoitzari 2,5 metro luzeerako tokia emango zaio. Gehien jota, 50 eskulangileentzako lekua egongo da.