Beste 130ekin batera, sarean dira eskualdeko hamar udal liburutegik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 17a, 19:25

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Euskadiko Liburutegi Sistemaren Sarea osatu du. Ekimenaren web gunean, bazkideek EAEko 130 herri liburutegitan dauden katalogoak kontsulta ditzakete. Orotara 500.000 erregistro inguruk osatzen dute katalogoa eta kontsultak egiteaz gain, sarean dagoen edozein liburutegiri eskaerak egiteko aukera eskaintzen du web guneak. Urte amaierarako 270 liburutegiren katalogoak sareratzea aurreikusi dute. Uribe Kostari dagokionez, hamar dira sarean dauden udal liburutegiak: Berango, Erandioko biak (Altzaga eta Astrabudua), Getxo udalerriko lauak (Areeta, Itzubaltzeta / Erromo eta Algortako San Nikolas eta Villamonte), Leioa, Plentzia eta Urduliz.

Bestalde, Euskadiko Liburutegien Bilgunea ere osatu da. Udal liburutegiez gain, EAEko beste hainbat liburutegi bildu dituzte; besteak beste, instituzioetako liburutegiak (Jaurlaritza, aldundiak...), unibertsitateetakoak (EHU tartean), Lazkaoko beneditarrena, Labayrukoa, Sancho el Sabio Fundazioarena eta Eresbil musikaren euskal artxiboa.

Gaiaren inguruko berriak:

EAEko 130 herri liburutegitako katalogoetara Internetez sartu ahal izango da (Berria)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun