Bihar jarraituko du Goikoetxea, Saratxaga eta Lejarzegiren aurkako epaiketak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 17a, 17:09

Ostiral honetan, martxoaren 18an, jarraituko du Arkaitz Goikoetxea, Kepa Saratxaga eta Endika Lejarzegi algortarren eta Bilbo, Durango eta Galdakaoko beste zortzi gazteren kontrako epaiketak, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Birritan atzeratu da: 2004ko azaroan egitekoa zen, baina abokatu bat gaixorik zegoelako bertan behera gelditu zen. 2005eko otsailean berriro atzeratu egin zen, Haika-Segi auziarekin bat egin zuelako hasieran. Gero amaitu gabe gelditu zen auzitegi-medikua deklaratzera joan ez zelako.

Orain arte egindakoaren barruan badago zer azpimarratu: leporatzen dieten kale erasoa gertatu zenean Andoni Beroiz auzipetutako gazteetako bat eurekin zegoela deklaratu zuten bi ertzainek, trafiko ezbeharra eduki zuelako. Eta hortaz, ezinezkoa zela ordu horretan Galdakaon egotea. Testigantza horrek argi eta garbi adierazten ditu muntaia polizialaren nondik norakoak. Are gehiago, defentsak proposatuta, hiru bider eskatu behar izan dio istripu horren atestatua Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari epaitegiak, baita Andoni Beroiz istripua izan zuen autoan zihoala egiaztatzen duen ziurtagiria.

Epaiketa horretan 22 urteko espetxe zigorra eskatzen diote akusatu bakoitzari, guztira 242 urteko espetxe zigorra, 2002ko urtarrialren 1ean Galdakaoko Guardia Zibilen kuartelaren kontra koktelak botatzea leporatuta.


Akusatuek hasiera batetik adierazi dute guztia Ertzaintzaren muntaia dela eta egotzitakoa torturaren bidez izenpetu arazi dizkiotela auzipetutako bati. Horrek ere, gainerakoek bezala, gertakariarekin zer ikusirik ez zuela deklaratu zuen epailearen aurrean.

Torturarik ez!
Muntaia juridiko-polizialik ez!
Euskal Herriak askatasuna behar du!

oihu@
Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduko agerkari elektronikoa
http://oihua.webgune.net
e-posta: oihua@barrutik.org


Gaiaren inguruko berriak:

Bertan behera gelditu da berriro epaiketa, data zehatzik gabe (2005 Ots 23)

Baliteke bihar amaitzea Goikoetxea, Saratxaga eta Lejarzegiren aurkako epaiketa (2005 Ots 21)

Senideek iragarri bezala, Goikoetxea, Saratxaga eta Lejarzegi epaitzen hasi dira (2005 Ots 17)

Bertan behera gelditu da Arkaitz Goikoetxea, Kepa Saratxaga eta Endika Lejarzegiren aurkako epaiketa (2005 Ots 14)

Baliteke berriro atzeratzea Arkaitz Goikoetxea, Kepa Saratxaga eta Endika Lejarzegiren kontrako epaiketa (2005 Ots 11)

Arkaitz Goikoetxea, Kepa Saratxaga eta Endika Lejarzegiren kontrako epaiketa otsailaren 14an hasiko da (2005 Urt 27)

Otsailean epaituko dituzte Kepa Saratxaga, Arkaitz Goikoetxea eta Endika Lejarzegi (2005 Aza 18)

Algortako presoen gaineko berriak (2004 Urr 29)

Kepa Saratxaga, Endika Lejarzegi eta Arkaitz Goikoetxeari 22na urteko kartzel zigorra jarri nahi diete (2004 Urr 08)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun