Uribe Kostan barrena zuzenean emitituko du Korrika Koskak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 17a, 19:37
Larunbat honetan, Korrika Uribe Kostan sartzen denetik, Koska irratiak (108.0 FM) zuzeneko emanaldia hasiko du. Horretarako, Korrikako furgonetarekin konexioak egingo ditugu, baita eskualdeko herri ezberdinekin ere. Uribe kostan dagoen bitartean informazio guztia entzuteko aukera izango dute entzuleek. Irratsaioa 7:30ean izango du hasiera.
Edozein informazio gehiago jasotzeko ipini gurekin kontaktuan.

Koska irrati librea (108.0 FM)
e-posta: koskaidatzi@euskalerria.org
Telefono zenbakia: 94 491 39 94 (17:00etatik aurrera)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun