Erandioko etengailua jarrita, amaitu dira Uribe Kostan saneamenduko azpiegitura osatzeko lanak

Erandio eta Leioako hondakin-urak jasotzen dituen Udondo-Erandio etengailua martxan jarrita, amaitutzat eman dira Uribe Kostako Saneamenduko Plan Integralean aurreikusitako azpiegitura lanak. Horrek jasotako hondakin-urak Galindoko (Sestao) araztegian tratatuko dira. Udondo-Erandio etengailuak 12.512 herritarrei eta industriako 2.757 lanposturi emango dio zerbitzua. Gainera, Udondo, Ibaizabal eta Asua ibaietako 58 isurketa-gune desagerraraziko ditu.

Horien artean, bada bat garrantzi handikoa: Altzagako metro geltokiko ur beltzen ponpaketari dagokiona. Leioa, Axpe, Astrabudua, Altzaga, Lutxana, Plaiabarri eta Enekuriko biztanleria-guneetan sortutako hondakin-urak biltzen dituzte egin diren 3.456 metroko kanalizazioek. Osatu den azpiegitura honi esker, Ibaizabal itsasadarreko uren kalitatea hobetu egingo da ingurune horretan, eta bertako flora eta fauna berreskuratzeko lagungarri izango da, udal arduradunek adierazitakoaren arabera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun