Langabeziak behera egin du Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 17a, 20:01

2004ko urtearen amaieran biztanleria aktiboaren erroldan jasotako 10.447 pertsonetatik, 864 zeuden langabetuen zerrendetan inskribatuak, aurreko urtean baino 34 gutxiago. Hortaz, Erandioko langabezia tasa %8,27an da, udal arduradunek jakinarazi dutenez. Euren hitzetan, Erandioko Behargintza (argazkian) da lan eskaerak tramitatzeko zein eskaintzen kudeaketa integrala egiteko zentroa. Oraingoz, 482 pertsona dira Langain inskribatu direnak. Lanbide ekimenaren bitartez, berriz, 55 lan eskaintza kudeatu dira eta 346 pertsonek jo dute Orientabide Zerbitzura. Horietatik %55.20 lanean ari dira eta 90 trebaketan dabiltza. Autoenpleguari dagokionez, 52 kontsulta jaso ziren 2004ko urtean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun