Laguntza eske joaten diren tratu txarrak jasandako emakumeen kopurua nabarmen igo da Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 17a, 20:16

Erandioko Udalak aholkularitza zerbitzua eskaintzen ari zaie tratu txarrak jasandako 22 emakumeri eta zuzen-zuzenean erasandako 13 adin txikikori. 2003an hiru biktima baino ez ziren izan zerbitzura hurbildu zirenak. Beraz, kopuruak nabarmen egin zuen gora iaz, alde batetik, kontrol gehiago eskaintzen dituzten protokoloak martxan jarri direlako; eta bestetik, tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen artean ere kontzientziazio maila areagotuz doalako, udal arduradunek adierazten dutenez.

Udalak era askotako laguntza eskaintzen die biktimei: laguntza psikologikoa; banantzeko aholkularitza, laguntza eta jarraipena, emakumeentzako egoitzetan egonaldiak egiteko laguntza; gizarte eskubideak eta baliabideak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun