Horretaz gain, kiroldegia ezagutzeko herritarrek egindako eskariei erantzuteko, hilabete honetan bisitaldi gidatu gehiago egitea erabaki du Getxoko Udalak. Aldez aurretik finkatutakoei, martxoaren 21, 22 eta 23an egingo direnak gehituko zaizkie. Aurreneko bi egunetan, 10:00, 11:00, 12:00, 17:00, 18:00 eta 19:00etan egingo dira; hirugarrenean, goizez bakarrik.
Gaiaren inguruko berriak:
Zabaldu aurretik Gobela kiroldegia ezagutzeko aukera emango zaie auzotarrei (2005 Mar 03)
Datorren ostiralean, apirilaren 8an, zabalduko da ofizialki Itzubaltzeta / Erromoko Gobela kiroldegia, Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak aurreratutakoaren arabera. Ondorengo bi egunetan, 9an eta 10ean alegia, herritarrek kirol azpiegitura berriak ezagutu ditzaten, bisitak antolatu dira. Aldez aurretik antolatutako hitzorduetan bezala, bisitaldiak taldeka egingo dira, gehienez 15 lagunek osatuta, eta ez da derrigorrez Fadurako bazkide izan beharko horietan parte hartzeko. Izen ematea