Ormetxeko babes ofizialeko 14 etxebizitzak eskuratzeko 1.823 lagunek aurkeztu dute eskaera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 18a, 17:25

Getxoko Udalak Ormetxe aldeko babes ofizialeko 14 etxebizitzen zozketa eta behin-behineko esleipena egin du ostiral honetan goizean, Getxo Kirolak-Fadurako lehenengo frontoian, zuzenean beren zortea ezagutzeko han bildu diren 500 lagun baino gehiagoren aurrean. Etxebizitza horiek tokiko erakundeak sustatuak dira eta une honetan eraikitze fasean daude. Inguru horretan ere, Jesusen Bihotza Udal Egoitzatik gertu, Eusko Jaurlaritza eraikitzen ari den gainontzeko 36 etxebizitza esleitu ziren.

Iñaki Zarraoa alkatea izan da ekitaldian eta, bertan, “gaur zozketatu diren etxebizitzen kopurua oso handia ez izan arren, itxaropenik ez galtzeko" eskatu die han bildutakoei, "aurrerantzean gehiago esleituko dituztela eta”. Izan ere, urtea bukatu baino lehen Areetako Santa Anako 72 etxebizitza esleitu ahal izatea espero du Udalak.

Onartutako 1.823 eskaerek osatzen zuten zozketako zerrenda. Hortik atera diren 14 etxebizitzak hurrengo eran banatuko dituzte: bat ezinduentzat, bi guraso bakarreko familientzat, 3 kupo orokorrentzat eta gainontzeko zortziak 35 urtetik baino gutxiagokoentzat.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun