Etxebizitza eskubidea da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 18a, 17:38

Babes ofizialeko etxebizitza eskatu duten milaka getxoztarren artean, gaur martxoaren 18an Ormetxe guneko 14 etxebizitza zozketatu dira. Getxoko Udala duela zortzi urte hasi zen Ormetxeko etxebizitzak iragartzen, baina alkate, gobernu talde eta zinegotzi ordezkari ezberdinen ardurapean izan eta gero, etxeak oraindik egin gabe daude. Udalak eta Jaurlaritzak propaganda egin bai, baina bitartean etxeen salneurriak ikaragarri ari dira igotzen eta jende asko bizilekua izateko aukerarik gabe ari da geratzen. Instituzioen etxebizitza politika ez da guztiontzat. Etxebizitza eskubidea da eta ez milaka herritar artean 14 saridun izango duen zozketa.

Etxebizitza eskubideaz hitz egiteko martxoaren 21erako hitzaldia antolatu dugu, 19.30ean Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. Bertara, Ireki Bilboko gizarte plataforma eta ezkerraldeko Berriotxoak taldeetako kideak etorriko zazikigu. Ziur gara zeharo interesgarria izango dela.

Getxo Bizia
http://www.getxobizia.org
e-posta: info@getxobizia.org


Gaiaren inguruko berriak:

Ormetxeko babes ofizialeko 14 etxebizitzak eskuratzeko 1.823 lagunek aurkeztu dute eskaera
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun