Operazio honek, guztira, 3.326.011 euroko aurrekontua du, zeinetatik 626.011 euro lurzorua erosteko izango diren eta gainontzeko 2,7 milioi euroak pisuen eraikuntzarako. Etxebizitzak logela batekoak, bikoak eta hirukoak izango dira, mugikortasun arazoak dituztenentzat egokituak dauden hainbat etxe egingo dira ere bai.
Guztira 78 etxebizitza
Madrazok gogorarazi zuenaren arabera, lehenengo hitzarmena orain dela bi urte sinatu zen, metro geltokiaren inguruan 49 pisu eraikitzeko. Etxebizitza hauek eraikitzea erabaki den lurretan zegoen etxea bota ondoren, eraikitze obrak hemendik gutxira hasiko dira.
Etxebizitza guztiak 75 urtetako azalera eskubidean esleituko dira, eta ziurrena da aurten zozketatuak izatea, Etxebideren bitartez, zozketa horietan Sopela udalerrian erroldatuak daudenak lehentasuna izango dutelarik.
Vivesak gauzatuko ditu bi zonaldeen lanak: Uda baino lehenago hasi ahalko dira, udal arduradunen hitzetan, urbanizazio obrak bukatu ondoren. Zaldu zonaldeko etxebizitzen giltza entregatzea bi urte barrurako aurreikusten da.