Goizeko txangoa bukatuta, bazkal ostean Erandio eta Leioa zeharkatuko ditu Korrikak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 19a, 14:16
Pilotazaleak, erandioztarrak eta leioztarrak izan ezik Uribe Kosta osoak egin du Korrika goiz honetan. Euskararen aldeko jende uholdeak izan dira Sopelan, Algortan eta Itzubaltzetan, baina lasterketak harrera ona izan du eskualdeko bestelako herrietan ere. Ibilbidean zehar etengabeak izan dira euskararen alde egindako oihuak eta jarritako pankartak eta kartelak. Horiekin batera, preso politikoen gose greba, eta laster ospatuko diren Gaztemugi Topaketak eta Hizkuntza Eskubideen Egunak bere lekua izan dute gaurko goizean.
Ordutegia betetzen, goizeko 6:00ak aldera sartu da eskualdean aurtengo Korrika, 14. edizioa, alegia. Eskualdeko arduradunek esan bezala "oso pozik gaude Korrikak jendearen bihotzean zer nolako eragina duen ikustean". Izan ere, milaka pertsonak parte hartu du lasterketako goizeko txandan.

Ezusteko galanta bakarra Getxoko Pilota Eskolakoek eman dute gaur goizean 2.046. kilometroan, Neguriko Jolastoki jatetxearen aurrean hartutako kilometroan aurkeztu ez direnean. AEKko kideek bapatean sortutako arazoari konponbide ederra bilatu diote eta AEKko irakasle baten alabak, pilotaria bera ere, egin du kilometroa.

Hotzetik jendearen berotasunera

Goizean goiz sartu da Korrika eskualdean, Andrakatik, hotza nabarmena zela, eta handik aurrera berotasuna joan da handitzen lasterketan, jendearen berotasuna. Bero-bero ere egon da Areetako PPko bulegoaren ondoan korrikalariei oihuka hasi zaien 50 bat urteko gizona, bere txakurra izutzen zutelakoan. Portugaleterako bidean, Bizkaiko Zubian presoen gose greba gogoratu duten solidarioek izandako harrera ere bero-beroa izan da. Izan ere, 9:38an zubia gurutzatu du Korrikak, lekuko eta guzti. Tartean, lekukoaren eramalea lehorrean gelditu da, zubiaren gora-beherak direla eta.

Goizean Egindako Kilometroak:

2008 - Andraka - Andraka Jatetxea - 5:53:42 - Jai Batzordea
2009 - Urizar Madaneta Kartela Horma - 6:00:12 - Amorraga Guraso Elkartea
2010 - Lemoiz - Urizar Zebra Bidea Berreaga - 6:06:42 - Lemoizko Udala
2011 - Stop 150 - 6:13:12 - Ipar Haizea
2012 - Gorliz - Ez Aurreratu Alde Bietan - 6:19:42 - Gorlizko Ospitala / Gorlizko Plataforma
2013 - Gorliz - Parapeto Amaiera - 6:26:12 - Troka / Sdad. Dep. Gorliz
2014 - Gorliz - Bus Geltokia Farmazia - 6:31:24 - “Urrezko Kilometroa” Omendua: Aratz Dantza Taldea / Gorlizko Ikastetxea
2015 - Gorliz - Errotonda Depuradora - 6:36:36 - Ikastetxeko Gurasoak / Gorlizko Talde Independientea
2016 - Plentzia - Korrika Murala - 6:41:48 - Haize Berria / “Urrezko Kilometroa” Omendua: David Atela 2017 - Plentzia - Kasino - 6:47:00 - Institutoa / Institutoko Gurasoak
2018 - Plentzia - Gandia - 6:51:33 - Zuri-Gorri Peña / Miguel Borinaga
2019 - Barrika - Karolina - 6:58:03 - Arkote Arraun Taldea
2020 - Antsoneko - 7:05:32 - Pentziako Ikastetxea / Ikastetxeko Gurasoak
2021 - Urduliz - Urduliz Kartela - 7:10:24 - Urdulizko Ezker Abertzalea - Urduliz Euskara Taldea
2022 - Urduliz - Tm Otegi - 7:15:36 - Eusko Alkartasuna
2023 - Urduliz - Polikiroldegia - 7:18:51 - Urduliz Futbol Taldea - Inola Emakume Taldeak
2024 - Urduliz - BBV Langak Trenbidea - 7:23:24 - EAJ / Mecaner
2025 - Sopela - Garbigune - 7:28:36 - Embalaplast - (Ziortza Udondo)
2026 - Sopela - Semaforo Urbaso - 7:35:45 - Xake Taldea (Kevin Nuñez) / Egialde Kultur Taldea (Aritz Aurrekoetxea Eta Ander Goikoetxea)
2027 - Sopela - Ikastolako Iturria. Stop - 7:41:17 - Ander Deuna Ikastola (Fernando Lopez De Egilaz)
2028 - Sopela - Iberreko Zubia - 7:46:09 - Zipiriñe Eskola (Jone Urresti) / Mikelats Elkartea (Naroa Saratxaga)
2029 - Sopela - Euskadiko Kutxa - 7:51:21 - Sopelako Komertzioak (Amaia Esesumaga)/ Serviocio (Unai Espina Eta Inma Maruri)
2030 - Sopela - Gasolindegia - 7:56:33 - Ugeraga Kirol Taldea (Mikel Alonso Eta Gonzalo Tejada) / Iberre Eskola (Borja Cepeda Eta Howard Miranda)
2031 - Larrabasterra - Geltokia - 8:01:45 - Peña Txuri (Eukene Masa)
2032 - Berango - Zubia Pasa Eta Gero - 8:06:18 - Berangoko Udala
2033 - Berango - "El Cielo" Taberna - 8:11:30 - Ariku Kultur Elkartea / Sto. Domingo De Guzman Eskolako Guraso Elkartea
2034 - Berango - Simon Otxandegi - 8:15:24 - Esku Pilota Taldea / Berangoko amnistiaren aldeko mugimendua
2035 - Algorta - Getxo Kartela - 8:20:17 - Fadura Institutoa
2036 - Algorta - Los Puentes - 8:24:50 - Hilargi Records
2037 - Algorta - Errotondaren Irteeran - 8:30:02 - Algortako Bertso Eskola/ Itsas Argia Dantza Taldea
2038 - Algorta - Getxoko Probalekua - 8:37:50 - Aixerrota Institutoa
2039 - Algorta - Garai Kafetegia - 8:43:41 - Bizarra Lepoan Euskara Elkartea / Egizu Egitasmoa
2040 - Algorta - Sarriko Elektrotesnak - 8:48:14 - Agurra Dantza Taldea
2041 - Algorta - San Nikolas - 8:52:08 - Getxoko Udal Langileak
2042 - Algorta - Mariandresena - 8:54:44 - Etxerat Taldea
2043 - Algorta - Barrerak Pasata Krunch - 8:57:39 - Uribe Kostako Txalaparta Ekimenerako Sustapen Taldea (Uktest)/ Hezetasuna Auzoko Jai Batzordea
2044 - Algorta - Euskaltegia - 9:02:12 - Eguzki Mendi Enpresa / San Nikolas Ikastola
2045 - Algorta - Aiboako BBK - 9:08:42 - Neguriko Auzokideak
2046 - Neguri - Jolastoki - 9:13:54 - Getxoko Pilota Eskola
2047 - Itzubaltzeta - Romo-Artaza Institutua - 9:19:45 - Getxoko Udal Euskaltegiko Ikasle-Irakasleak
2048 - Itzubaltzeta - Lope De Vegako Kioskoa - 9:24:18 - Romo Futbol Taldea
2049 - Itzubaltzeta - Barrerak - 9:30:48 - Erromoko Gazte Mugimendua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun